Heziketa Zentroetarako ikuskizunak

Orri honetan aurkituko duzu Baluarte Fundazioa – Nafarroako Orkestra Sinfonikoak nafarroako lehen hezkuntzako ikastetxeetarako 2022-2023 ikasturtean eskainiko duen ikuskizuna.


Memory
Hari laukote, zirku artista eta narratzailearendako kontzertu eszenikoa.

Nori zuzenduta P4, P5 eta Lehen Hezkuntzako 1ngo. 2., 3., eta 4. mailako ikasleei.
Datak 2023ko martxoaren 7, 8, 9 eta 10 Baranaingo Auditorian 10.00 eta 11.30ean.
Musika “La varita de la juventud” de Edward Elgar
“The wand of youth” Suite 1, op. 1a y “The wand of youth” Suite 2, op. 1a

 

Gidoi eta narrazioa Ana Hernández-Sanchíz
Zirku artista: El Gran Rufus
Argazkia eta bideoa: Marcus Robertson – Deborah Domínguez
Iraupena: 50 minutu
Bideoa ikusi

Sinopsia 12 urte zituenean, Edward Elgarrek abesti
batzuk idatzi zituen bere familiako haurrekin
batera prestatzen zuen antzezlan bat
laguntzeko. Abestiak marrazki-koaderno
batean idatzi zituen eta, berrogei urte geroago,
zirriborroak berreskuratu zituen bere
bi orkestra-suiteak, La varita de la Juventud,
sortzeko. Horregatik, opus 1 a/b gisa zenbakitu
zituen, denborarekin bizirik iraun zuten
lehen sorkuntzen oroitzapenean.
Ikuskizunean, Edward gizon heldua da, eta
pertsona heldu baten kezkak ditu. Hala ere,
haurtzaroko konposizioak bere antzinako
jostailuen artean aurkitzean, haurtzaroko
uneak berriro bizi ditu. Jolasek, ametsek eta
emozioek garai hartako distira eta txinparta
berreskuratuko dituzte, benetako makila
magiko baten bidez: musika.

Prezioa eta izen ematea:

Jarduerek 3€-ko kostu hobariduna dute ikasle bakoitzeko. Bestalde, ikastetxeak berak aurrez eta zuzenean kudeatu behar du izen-ematea, betiere orretarako ezarri den epearen barne. Ikastetxeek inolako konpromisorik gabe jo dezakete guregana baluartetxiki@fundacionbaluarte.com  helbidearen bitartez. Leku mugatuak.

Calle Sandoval, 6. 31002 Pamplona, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2024 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa