Kontzertuak familiartean


Zinema Musikatuz
Musikak zineman duean garrantziaren balioa erakusteko kontzertua


Nori zuzenduta Ikuskizun familiarra. Gomendatutako adina 7 urtetik gora.
Datak Otsailaren 12an, larunbata, Iruñeako Baluarten 17.00etan (Gazteleraz) eta 18.30ean (Euskaraz)
Musika Fernando Velázquez musikagilearen soinu-banden hautaketa; Zipi y Zape: la isla del capitánUn mostruo viene a verme, Lo ImposibleEl Club de la canica etab.
Gidoi didaktikoa eta narrazioa Javier Irigioen
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria:
 Rubén Díez
Iraupena: 50 minutu
Jatorrizko kontzeptua Bilbao Orkestraren enkarguz, 2017ko otsailean
Gida didaktikoa

Sinopsia Pentsa dezagun une batez gogokoen dugun filma oparitu digutela, eta protagonistek sinatuta, gainera. Eszenak eta elkarrizketak jatorrizkoak dira, baina, ooooo!!!, soinu-banda falta du. Pentsaezina litzateke, ezta? Imajina ditzagun orain bi bidelapur zaldi gainean. Banketxe bat lapurtu berri dute eta ihesi doaz lauhazka, musika oso mantso entzuten den bitartean. Justu alderantziz izan beharko luke, ezta? Musika azkarra eta erritmikoa. Film bateko soinu-bandak haren azken emaitzan duen eginkizuna funtsezkoa da. Musikagilea mago bat da, eta musikaren bidez sartzen gaitu filmean. Zinema Musikatuz programan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin, Fernando Velázquezen soinu-banden sekretuak ezagutuko ditugu. Velázquez Zipi y Zape, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme filmetako musikagilea da.

Prezioak:
8€ salmenta
eta 4 sarrera-sorta: 25€ Salgai txartel-leihatilan soilik
Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki izeneko ikuskizun familiarren zikloaren barne.

Calle Sandoval, 6. 31002 Pamplona, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2021 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa