Entsegu irekiak

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, bere lana hezkuntza erkidegora hurbiltze aldera nahiz kontzertu baterako prestaketaren gakoak hurbilagotik ezagutzeko parada emate aldera, abonu denboraldiko programetako entsegu orokor batzuetako ateak zabaldu ditu Baluarte auditorioan. Nafarroako Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako ikasleentzat da, bai eta Nafarroako taldeentzat ere.

Helburu pedagogikoak
  • Orkestra profesional baten entsegu-dinamika ezagutzera ematea.
  • Interprete profesionalen eta orkestra-zuzendarien lana zertan datzan eta nola garatzen den ezagutzera ematea.
  • Ikasleak “Tradizio akademikokoa” esaten zaion musikaren praktikaz eta huraxe entzuteaz sentsibilizatzea.
  • Kontzertuan joko diren lanen konpositoreen bizitza eta lanak aurkeztea.
  • Aipatu musika-lan horiek sakonago ezagutzea.
2021-2022ko entsegu irekiak:

NOSeko 8. denboraldi-kontzertua
Martxoak 24, osteguna, 11:00 – Baluarteko Auditorioko areto nagusia
Harold en Italia, op.16 de H. Berlioz
Zuzendaritza musikala: Joseph Swensen
Fitxa didaktikoa

NOSeko 10. denboraldi-kontzertua
Apirilak 28, osteguna, 11:00 – Baluarteko Auditorioko areto nagusia
Sinfonía n.1 en do menor, op. 68 de J. Brahms
Zuzendaritza musikala: Carlos Miguel Prieto
Fitxa Didaktikoa

Oharra: Arrazoi artistikoak direla eta, entsegu orokorrak alda daitezke hemen adierazitakoaren aldean.

Prezioa eta izen ematea:

Jarduerek 3€-ko kostu hobariduna dute ikasle bakoitzeko. Bestalde, ikastetxeak berak aurrez eta zuzenean kudeatu behar du izen-ematea, betiere orretarako ezarri den epearen barne. Ikastetxeek inolako konpromisorik gabe jo dezakete guregana baluartetxiki@fundacionbaluarte.com  helbidearen bitartez. Leku mugatuak.

Calle Sandoval, 6. 31002 Pamplona, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2021 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa