Zuzendari Titularra

Manuel Hernández-Silva, zuzendaria

Malagako Orkestra Filarmonikoko Zuzendari Musikala eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Musikala eta Artistikoa (2018/19tik)

Vienako goi-mailako kontserbatorioan graduatu zen ohorezko matrikularekin Reinchard Schwarz eta Georg Mark irakasleen katedran. Bere diplomaturaren urtean, Forum Jünger Künstler zuzendaritza lehiaketa irabazi zuen, Vienako Ganbera Orkestrak antolatua, eta talde hori, hain zuzen, Austriako hiriburuko  Konzerthaus edo kontzertu etxean zuzendu zuen.

Nazioarteko jaialdi handietan aritu da zuzendari, eta ohiko gonbidatua da Espainiako eta atzerriko orkestretan. Kordobako Orkestrako zuzendari titularra izan da eta Caracasko Simón Bolívar Orkestrako zuzendari nagusi gonbidatua; azken talde horrekin lan handia egin zuen bost urtean baino gehiagoan. Gaur egun, Malagako Orkestra Filarmonikoko zuzendari titular eta artistikoa da, eta Andaluziako gazte Orkestrako zuzendari musikala ere bai.

Hernández Silva maisuak lan oparoa egin du irakaskuntzan. Izan ere, nazioarteko zuzendaritza eta interpretazio ikastaroak eman ditu, bai eta hitzaldi aunitz ere. Hori guztia dela eta, lankide izan dituen musikarien aitortza jaso du, bai eta publikoarena eta kritika espezializatuarena ere.

Orkestra askotan gonbidatu dute zuzendari aritzeko. Hona hemen: Vienako Sinfonikoa, Pragako Irratikoa, Israelgo Sinfonikoa, Seulgo Filarmonikoa (Korea), Nord-Tchechische Philarmonie, Karlsbadeko Sinfonikoa, Olomouceko Filarmonikoa (Txekiar Errepublika), Puerto Ricoko Sinfonikoa, Txileko Nazionala, Venezuelako Sinfonikoa, Bogotako Filarmonikoa, Mexikoko Sinfoniko Nazionala, Caracasko Udal Orkestra, Simón Bolívar Sinfonikoa (Venezuela), Wuppertalgo Orkestra Sinfonikoa (Alemania), Janacek Filarmonika (Txekiar Errepublika).

Espainian orkestra andana ere zuzendu du, hala nola Galiziako Real Filarmonía Orkestra, Oviedo Filarmonía, Murtziako Orkestra Sinfonikoa, Vallésko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, RTVEko Orkestra Sinfonikoa, Granadako Hiria Orkestra, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa (OSPA), Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa (ORCAM), Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC).

Calle Mayor, 48. 31610 Villava, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2019 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

X