ROCEko kidea

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ROCE edo Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sareko kidea da.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoek nahiz pribatuek osatuta, elkartearen helburu nagusia da kideen arteko hezkuntza-ekintzak koordinatzea, lankidetza sustatzea eta hezkuntza-proiektuen garapena bultzatzea.

ROCEko kideok interes eta premia berdinak ditugu, hots:

  • Hezkuntza arloko Zerbitzuak edo Sailak orkestretan, auditorioetan, gune eszenikoetan, fundazioetan eta bestelako erakundeetan (musika eta dantza jaialdiak, administrazio publikoak, etab.) sor daitezen bultzatzea, kontzertu didaktikoetarako programak eta ekintza hezigarriak gara ditzaten, bereziki eskola-ikasle eta gazteentzat.
  • Kontzertu didaktikoek eta garatzen ditugun ekintza hezigarriek zer-nolako balioa duten gizarteari jakinaraztea.
  • Elkartekideen hezkuntza proiektuak ebaluatzeko programak ahalbidetzea.
  • Kontzertu didaktikoetan animatzaile espezializatuak prestatzeko programak sortzea
  • Honelako jardueren esparruan ikerketa-ildoak sustatzea.
  • Konpositoreak erakartzea, esparru honetan parte hartu eta sorkuntza-lana egin dezaten .
  • Diziplinarteko hezkuntza eta gizarte programak sortzeko ahaleginak batzea.
  • Solaskidea izatea erakunde, administrazio, enpresa eta hedabideen aurrean, gure helburuak sustatu eta garatzeko.
  • Kideen lanbide eta hezkuntza interesak ordezkatu, babestu eta sustatzea

Argibideak  info@rocemusica.org eta  www.rocemusica.org.

Calle Sandoval, 6. 31002 Pamplona, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2024 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa