Musika eskolak

Beste ikasturte batez, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak txartelen sistema jarriko du Nafarroako musika eskolen eskura, 14 urtetik beherako ikasleek (14 urtekoak ez dira barnean sartzen) prezio berezia izan dezaten NOSen Baluarteko 2019-2020 denboraldiko abonu kontzertuetan.

Txartel hau:
  • Musika eskolako harremanetarako pertsonak baino ezin du eskatu denboran eta forman, eta, horrenbestez, ikasleei ez zaie bana-banako arretarik emango kudeaketa honekin lotuta.
  • 14 urtetik beherako ikasleentzat baizik ez da.
  • Gehienez ere programa bakoitzeko (osteguna edo ostirala) 2 sarrera erosteko aukera ematen du, bakoitza 2,5 euroren truke (ikasle 1 + heldu bat laguntzeko, inola ere ez bi heldu).
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 denboraldiko kontzertuetarako baino ez du balio (II. zikloko kontzertuak urriaren 17-18an hasiko dira).
  • Ez du inolako kosturik ez ikasleentzat ez eskoletarako ere.
  • Behar ez bezala erabiltzeak (ezarrita dagoen protokoloaren arabera) txartela kentzea eta sustapena bertan behera gelditzea ekar dezake.
Nola eska dezakete txartela interesa duten eskolek?
  • Mezu elektronikoa bidali beharko dute ione@orquestadenavarra.es helbidera, 2019ko irailaren 27a baino lehen, ostirala. Zehazki, zein eskolatatik ari diren eta zenbat identifikazio txartel nahi diren adierazi beharko dute. Behin epea amaitu denean ezin izango da txartel gehiago eskatu.
  • Behin antolatzaileek txartelak inprimatuta dituztenean, harremanetan jarriko dira eskolako arduradunarekin, NOSen bulegoetara bila joan daitezkeela adierazteko (Kale Nagusia 48, Atarrabia. Astelehenetik ostiralera, 09:30-16:00)*.
  • Eskolak bere izena eta zigilua jarri beharko ditu txarteletan, eta bai txartela hartuko duen ikaslearen izen-abizenak ere.
Nola lor ditzakete ikasleek kontzertuetarako sarrerak eta sar daitezke haietara?
  • Txartel hau daramatenek beren NANarekin batera erakutsi beharko dute sarrera erosteko unean. Erosketa Baluarteko txarteldegian egin beharko da eta kontzertua egingo den asteko asteazkena bitartean.
  • Txartel hobaridunen erabiltzaileek erositako sarrera eta txartela bera (biak batera) erakutsi beharko dizkiete nahitaez kontzertua egingo den aretoaren sarreran egongo diren langileei.
Oharra

Sustapen hau 14 urtetik beherako ikasleentzat da. 14 urtetik gorakoentzat eta beste batzuentzat dugun prezioen politika gure webguneko “Sarrerak eta abonuak” atalean kontsultatu dezakezue.

Calle Mayor, 48. 31610 Villava, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2019 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

X