Kontzertuak familiartean


Pulcinella:
Stravinskiren suitean oinarritutako ipuin musikala

Argazkia: Limako Antzerki Nazionala

Norentzat: Ikuskizun familiarra (umeak, 6 urtetik gora gomendatua).

Generoa: Ipuin musikala orkestra eta narratzailerako.
Programa musikala: Stravinskyren – Pulcinella Suitea eta Griegen Holberg Suitea Op.40 (III. Gavota).
Eguna eta ordua: 2020ko otsailaren 15a, larunbata, 18.00etan (narrazioa gaztelaniaz).
Lekua:  Baluarte auditorioko areto nagusia, Iruña.
Iraupena: 55 minutu.
Prezioa: Sarrera soltea 8€, eta Familiendako sarrera (2 heldu + 2 adingabe, leihatilan soilik salgai) 25€
Sarreren salmenta: irailetik aurrera.
Antolatzailea:  Baluarte Fundazioa (Baluarte Txiki programa)
Gidoia: Ana Hernández-Sanchiz, Fernando Palaciosen ipuin musikalean oinarritua
Narrazioa: Ana Hernández Sanchiz, aktorea eta pedagogoa.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Ignacio García Vidal


Sinopsia: Musika eta hitza uztartu dira Stravinskik bere Pulcinella Suitean deskribatutako Commedia dell’arteko pertsonaiak biziberritzeko. Stravinskik hura izen bereko balletatik abiatuta ondu zuen. Suitea neoklasikoa da estiloz, eta konpositore errusiarrak ederki berrinterpretatu zuen XVIII. mendean konposatutako musika. Esaten da musika Giovanni Battista Pergolessik egina dela.

Istorioa hasten da Pulcinellak bere biolin zaharra atera, eta huraxe jotzen eta dantzan hasten denean, berak bakarrik dakien bezala”.

Calle Mayor, 48. 31610 Villava, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2019 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

X