Iruña I espetxearekin lankidetzan, OSNek programa aktibo eta parte-hartzaile bat gauzatu zuen. Horrela, espetxeratu batzuekin lantegi saio batzuk egin, eta entzutea nahiz sentsibilizazio musikala landu ondoren, kontzertu bat eskaini zen programa bururaino eramateko; zehazki, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko 20 haize eta perkusio musikarik Dukas, Offenbach eta Khachaturian konpositoreen hainbat lan eman zituzten, Ana Hernández Sanchíz nafar pedagogo musikal eta aktorearekin batera. Kontzertua espetxeko bertako ekitaldi aretoan egin zen. Entzuleria espetxeratuek berek (halaxe nahi izan zutenek) eta espetxeko langileek osatu zuten.
‘Soinuen Mosaikoa’ proiektua Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkartearen (AEOS), “Plena Inclusión” erakundearen eta BBVA Fundazioaren ekimena da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak musikara hurbiltzean du helburu, bai eta haien adierazpen posibilitateak aurkitzen laguntzea ere. Horretarako, konpositore eta interprete lanetan jartzen dituzte, kontzertu batean orkestra sinfoniko batean aritu daitezen; hori lagungarria da haien gizarteratzea lortzeko.
“A todo color” kontzertua Ana Hernández Sanchíz pedagogo musikalaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko hainbat kideren arteko lankidetzaren emaitza izan zen. Izan ere, hainbat astez lanean aritu ziren El Molino, Isterria – Nafarroako Kutxa Fundazioa eta Andrés Muñoz Garde hezkuntza bereziko ikastetxeetan, eta ondotik, ikasleak emanaldiaren ardatz izan ziren OSNrekin batera, ordubetez aritu baitziren agertokian. Saioan kantua, keinu-adierazpena, inprobisazioa, ate plastikoak, dantza eta antzerkia eman ziren batera.
Calle Sandoval, 6. 31002 Pamplona, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara
2021 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa