Kontserbatorioak

Nafarroako Orkestra Sinfonikoari esker, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko nahiz Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioko ikasleak doan sar daitezke 2019-2020 denboraldiko abonu-kontzertuetan; ostegun eta ostiraletan ematen dira, 20:00etan hasita, Iruñeko Baluarte Auditorioan.

Oharra
  • Gonbidapenak pertsonalak eta besterenezinak dira.
  • Entzun nahi duten kontzertua hasi baino 10 minutu lehenagotik agertu beharko dute ikasle interesdunek Baluarteko hall nagusiko OSNren erakusmahaian.
  • Gonbidapen bat eskuratzeko aukera izateko, ezinbestekoa da Kontserbatorioko ikasle-txartela erakustea, hala barnera sartzeko eskaria egitean nola gonbidapenarekin batera aretoan sartzeko tenorean, hau da, aretoko langileek sarrera kontrolatzen duten lekuan.
  • Gonbidapenarekin sartzeko, kontzertu bakoitzean aretoan sarrera libreak egon beharko dira.

Calle Mayor, 48. 31610 Villava, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2019 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

X