Heziketa Zentroetarako Kontzertuak

Orri honetan aurkituko duzu Baluarte Fundazioa – Nafarroako Orkestra Sinfonikoak nafarroako lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetarako 2018-2019 ikasturtean eskainiko dituen kontzertu didaktikoei buruzko informazioa.


Persefone: urtaroen sorrera

Norentzat: Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleentzat (1., 2., 3., 4.).

Generoa: Ipuin musikala orkestrarako, dantzari eta narratzailerako, balet-kontzertu formatuan.

Musika: A. Glazunov: Urtaroak, opus 67 eta E. Satie: 2. Gymnopedie
Gidoia eta narrazioa: Ana Hernández Sanchíz, aktorea eta pedagogoa.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria:
Ignacio García Vidal
Egunak eta lekua: 2019ko otsailaren 7a, osteguna, eta 8a, ostirala, 10:00etan eta 11:30ean, Iruñeko Baluarte Auditorioko areto nagusian.

Sinopsia: Persefone neska gaztearen historia ezagutuko dugu musikaren eta dantzaren bidez. Zeusen alaba loreak biltzen ari da bere lagun ninfekin batera. Lirio-lore bat hartzera doan unean, lurra ireki eta arrailetik Hades aterako da, infernuetako jainkoa, eta neska gaztea eramanen du. Kondairaren arabera, bahiketa horrek Udaberria sorrarazi zuen. Izan ere, Persefone infernuetara eraman zutenean, loreak tristatu eta hil egin ziren, baina neska itzuli zenean, loreak pozaren eraginez berpiztu ziren.

Helburu pedagogikoak:

  • Ikasgelan ikasleak motibatzea aldez aurreko jardueren bidez, kontzertu sinfoniko batera gogoz joan daitezen; gainera, kontzertuan behar bezala jokatu eta isilik egon behar dutela lantzea. Jarrera horiek beharrezkoak baitira artisten lana errespetatzeko eta ikuskizuna atseginez entzuteko.
  • Musikak beste arte-arlo batzuekin duen lotura erakustea, hala nola dantzarekin eta literaturarekin, istorio mitologiko baten egokitzapen eszenikoaren bitartez.
  • Entzute aktiboa sustatzea, publikoak kontzertuan era aktiboan parte hartzeko proposamen errazen bidez.
  • Gazteendako programazio sinfonikoan ohikoak ez diren musikak eta konposizioak ezagutzera ematea.

Publikoaren parte-hartzea:

  • Soinu-giroak birsortzea.
  • Kantua soinubakarrean ahoa itxita.
  • Abesbatza-errezitaldiak, Grezia Klasikoaren Abesbatzen erara.

 


MJ18: androide oso berezi bat

Norentzat: Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzat (3./4./5./6.)
Genroa: Antzerki-formako Musika Sinfonikoa.

Musika: P. I. Txaikovski: Loreen balsa, Intxaur-kraskagailua. W. A. Mozart: Txirula eta harparako kontzertua, 2. Mung. H. Berlioz: Le Bal, Sinfonia fantastikoa. A. Hasselmans: La Source. M. Ravel: Suite 2, Lento, Daphnis eta Clohé. R. Wagner: Obertura Fligende Hollander, Trimartolod.
Jatorrizko ideia eta harpa: Marion Desjacques
Gidoia eta narrazioa: Javier Irigoien
N
afarroako Orkestra Sinfonikoa
Egunak eta lekuak: 2019ko martxoaren 21a, osteguna, (10.00tan gazteleraz eta 11.30tan euskaraz) Baluarteko areto nagusian, eta 2019ko martxoaren 22an, Tuterako Gaztambide antzokian (10.30tan eta 12.00tan gazteleraz)
Sinopsia: Orkestra bidaia bat egiteko zorian dago; bidaia bat espazio-denboran zehar, baina azken unean, propultsiorako motorrak huts egin du. Misioa deuseztatua gelditu daiteke. Berriz ere saiatu beharko da, MJ18 izeneko androide oso bereziak lagunduta.

Helburu pedagogikoak:

  • Ikasleengan musika sinfonikoarekiko sentiberatasuna eta interesa piztea, kontzertuaren aurretik eta ondotik eginen diren jardueren bidez.
  • Orkestraren posibilitate instrumentalak erakustea, arreta harparen eboluzioaren garapenean jarrita, kontzertuko instrumentu nagusia baita.
  • Entzute aktiboa sustatzea, publikoak parte hartuz; horretarako, entzuleen arreta erakarri beharra dago hizkuntza zuzenekoa eta dinamikoa erabiliz.
  • Hainbat garaitako errepertorio askotarikoa erakustea, inprobisazioaren bidezko sormen garapenean oinarrituriko hizkuntza-errepertorioa barne.

Publikoaren parte-hartzea:

  • Motibo erritmikoen imitazioa, gorputz perkusioaren bidez (Aurretiazko baliabiderik gabe)
  • Abesti bat ahoz ematea (Abestia ikastearen baliabidea eta praktika instrumentala)
  • Orkestra sinfonikoaren zuzendaritza (Aurretiazko baliabiderik gabe)

 


INFORMAZIO INTERESGARRIA ETA IZEN-EMATEA
  1. Izen-ematea: Interesa duten ikastetxe guztiek izena emateko galdetegia bete beharko dute 2018ko azaroaren 9a baino lehen. Ikastetxeak izen-ematearen araberako hurrenkeran onartuko dira. Izena emateko eskaera-prozesua ez da bukatutzat joko, antolatzaileen mezu bat jasotzen ez den bitartean eskaera jaso izana baieztatzeko.
  2. Lekuak: Hala ikastetxeendako kontzertuak nola entsegu irekiak Iruñeko Baluarte Auditorioko Areto Nagusian eginen dira, 2019ko martxoaren 22ko kontzertuak izan ezik, Tuterako Gaztambide Antzokian eginen baitira.
  3. Kontzertu-datak: Izen-emateak jaso ondoren, eta behin epea itxitakoan, antolatzaileek ikastetxeei jakinaraziko diete onartuak izan diren ala ez jardueran parte hartzeko, eta taldeak saioz saio banatuko dituzte, zer hizkuntza aukeratu den eta zenbat ikasle dauden izen emanik ikastetxe bakoitzeko. Ikastetxeei posta elektronikoz jakinaraziko zaie 2018ko azaroaren 14a baino lehen zer kontzertutara joan beharko duten, betiere saioa, eguna eta ordua zehaztuta.
  4. Ikasmateriala: Irakasleei gida didaktikoaren kopia bat emanen zaie doan, jarduera aurretik ikasgelan landu dezaten.
  5. Iraupena: Kontzertuek 55 minutu inguruko iraupena izanen dute.
  6. Prezioa eta jarduerak ordaintzea: Kontzertuetara joateko, 2€ ordaindu behar dira ikasle bakoitzeko. Joan-etorriaren kostua ikastetxeek ordainduko dute beti. Irakasle bat joan beharko da izena emandako 10 ikasle bakoitzeko. Izen-ematea ordainketa bakarrean eginen da, banku-transferentzia bidez, kasuan kasuko kontzertuen eguna iritsi baino lehen; horretarako, antolatzaileek faktura bat bidaliko diote ikastetxe bakoitzari jarduera baino 3 aste lehenago, ordura arte izena emanikoen kopurua kontuan hartuta. Kopuru hori ezin izanen da ondoren aldatu.
  7. Bi jardueretan leku kopuru mugatua dago.

Sakatu hemen informazioa deskargatzeko

Argibideak

Ione Arroniz Tristán
Hezkuntza- eta gizarte-proiektuen koordinatzailea
Baluarte Fundazioa – Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
948 229 217 edo didacticos@orquestadenavarra.es

Calle Mayor, 48. 31610 Villava, Navarra. T +34 948 229 217 info@orquestadenavarra.es
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:00etara

2019 © Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

X